Begoñako Andra Mari Ikastetxea, “Indautxuko Ikastetxea” bezala ezagutzen duguna, Jesusen Lagundikoa da eta Bilbo erdian kokatua dago, Indautxuko metro irteeran, Doctor Areilza kalean.
Ikastetxeak, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxiler mailako ikasketak ematen ditu. Ikastetxeari erabat lotuta, Kimika eta Elektronika Eskola dago eta, bertan, erdi eta goi mailako heziketa zikloak irakasten dira, Kimika, Elektrizitate- Elektronika eta Osasun sailekoak.
Begoñako Andra Mari Ikastetxea Jesusen Lagundiak Bilbon duen eskaintzeko bat da, eta hauen artean aipatzekakoak dira: Deustuko Unibertsitatea, Ikastetxeko Eliza eta Egoitza, Uretamenti Parrokia, Mensajero argitaletxea, Indautxu Irratia, San Luis eta Ellacuría zentroak, Alboan GKE, e.a.